Txokoan, ezker paretean eta errebotean

Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko azaroaren 5a

Villabonako Behar Zana pilota elkarteak antolatuta, IV. Udazken Festa ospatu dute, Beartzana pilotalekuan. 80 pilotari inguruk bete dituzte frontisa eta errebotea banatzen dituzten koadro inguruak.

Inoiz baino pilotari gehiago elkartu dira, goizean, IV. Udazken Pilota Festa ospatzeko, Villabonako frontoian. Aurtengoan jaialdiak lau talde izan ditu. Etxekoaz gain, beste hiru pilota taldeetako haurrak aritu dira jolasean: Adunako Txulobi, Zizurkilgo Ziotza eta Angeluko Hardoytarrak.
 
Aurrebenjamin, benjamin eta alebin mailako 80 neska eta mutilek hartu dute parte 10:00etan hasi den festan. Eskuz zein palaz jokatu dituzte partidak, pilotalekua hiru zatitan banatu dutelarik. Gurasoek eta bertaratu diren zaleek, partida bat baino gehiago ikusteko aukerarekin. Guztiak ere, partida motzak izan dira, 6 tantotara jokatutakoak eta joko garbi erakustaldia ere izan da. Denera 65 partida jokatu dira eta amaitu ondoren, Behar Zana elkartean hamaiketakoa dastatzeko aukera izan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!