'Handia' filma ikusteko beste aukera bat Gurean

Ataria 2017ko urriaren 31

Aurreko asteburuan Handia filmak Gurea zinema aretoan izan zuen arrakasta ikusita, emanaldi gehigarri bat egitea erabaki du udaleko kultura sailak.  Beraz, hurrengo larunbatean, azaroak 4, Handia pelikula ikusteko aukera izango da berriz ere Gurea aretoan, 19:30ean.

Asteburua beteta dator, Villabonan, izan ere, ostiralean Beñat Igerabidek Geldialdi bakoitzean bere bigarren diskoa aurkeztuko du, bere taldearekin batera, Gurea antzokian.  Adunarra da kantu guztien sortzailea, eta lan berri honetan aurreko diskoko kantuen intimismotik urrundu da.

Datorren igandean, Mami Lebrun izeneko antzezlana izango da Gurean. "Erabat gomendagarria da lana", kultura sailaren esanetan; "izan ere, antzezpen zoragarriez gain, Edith Piaf bezalako izarren kantak entzun ahal izango ditugu antzezlanean, Ainara Ortegaren ahotsean besteak beste". 2016ko Jazzaldiko programazioaren barruan Villabonan egin zen kontzertuan aritu zen Ainara Ortega.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!