Azaroaren 25a antolatzeko bilera irekia Villabonan

Ataria 2017ko urriaren 16a

Bilera irekia izango da eta urriaren 17an, asteartea, Villabonako Subijana etxean bilduko dira 19:00etatik aurrera.

Aurten ere, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna dela eta Amasa-Villabonako Udalak ekimen ugari antolatu nahi du. Egitaraua denen artean osatzeko bilera irekia egingo dute.

Aldarrikapen egun hori prestatzeko hasiak dira, dagoeneko, udal teknikariak baina ideiak eta ekarpenak jaso nahi dira egitaraua aberasteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!