Behar Zana, Enrique Abril Errebote Txapelketako finalerdietan

Ataria 2017ko urriaren 11

Zubietan jokatuko dute eskualdekoek, bihar, 10:30ean. Irabazleek Luzeanen aurka jokatuko dute finala.

Enrique Abril Errebote Txapelketa azken fasean sartu da. Villabonako Behar Zanako kideak finalerdia jokatuko dute bihar, Zubietaren aurka, hauen etxean. Lehia 10:30ean hasiko da. Irabazleak Luzean izango du zain finala jokatzeko. Izan ere, lapurtarrek, ligaxka lehendabiziko postuan bukatuta, finalerako zuzeneko txartela lortu zuten. Urriaren 22rako dago aurreikusita lehia, Oiartzunen.

 

 

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!