II. Behar Zana udazken bola txapelketa larunbatetik aurrera

Ataria 2017ko irailaren 19a

Larunbatean, irailak 23, goiz eta arratsaldez, aurre kanporaketak eta final zortzirenak ospatuko dira eta irailaren 30ean, goizez, final laurdenak eta arratsaldez, final aurrekoak eta finala.

Bigarren aldia da Villabonako Behar Zana elkarteko Bola Taldeak udazken bola txapelketa antolatzen duela. Gipuzkoako 23 bikotek hartuko dute parte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!