Villabonako santioak 2017

Elkarretaratzea egin dute Villabonako Udalaren jarrera salatzeko

Ataria 2017ko uztailaren 31

Remi Ayestaranen omenaldiaren ondoren, elkarretaratzea egin dute Errebote plazan Onddo Gazte Asanbladak antolatuta, "udaletxearengandik jasandako hainbat errepresio kasu salatzeko". 

Jende ugari hurbildu da Villabonako errebote plazara Onddo Gazte Asanbladak egindako deiari erantzunez. "Urtero herritik eta herriarentzat antolatzen diren jaietako hainbat ekintza mehatxupean ikusi ditugu aurten. Ez gaude prest eraso hauen guztien aurrean geldirik eta isilik gelditzeko", adierazi dute. 

Lehenengo eta behin, azaldu dute Villabonako Udalak ez dituela futbitoko futbol txapelketari ematen zaizkion diru laguntzak kendu, "murriztu" baizik. Ondoren, salatu dute udaletxea bera izan dela santio jaietako egitarauaren azalaren inguruko "tirabirak" sortu dituena.

Remi eta presoekiko elkartasun ekimenak egitarau ofizialetik kendu izana, herriko elkarteek atera ohi duten zapiari "boikot" egin izana eta Onddo Gazte Asanbladak gazte egunerako antolatutako ekitaldia "zentsuratu" izana leporatu die Villabonako Udal Gobernuari. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!