Villabonako santioak 2017

"Oraindik aitortza eskatzen jarraitzen dugu"

Ataria 2017ko uztailaren 31

REMIREN OMENALDIA 2017 4 1501530787084
REMIREN OMENALDIA 2017 8 1501530814984
REMIREN OMENALDIA 2017 11 1501530832751
REMIREN OMENALDIA 2017 12 1501530838801
REMIREN OMENALDIA 2017 1 1501530768330
REMIREN OMENALDIA 2017 2 1501530775766
REMIREN OMENALDIA 2017 3 1501530781399
REMIREN OMENALDIA 2017 5 1501530796058
REMIREN OMENALDIA 2017 6 1501530801248
REMIREN OMENALDIA 2017 7 1501530806647
REMIREN OMENALDIA 2017 9 1501530820848
REMIREN OMENALDIA 2017 10 1501530826824

Zortzigarren urtez jarraian, Remi Ayestarenen omenaldia egin dute Villabonako santioen azken egunean. Zortzi urte pasa dira jada, baina lagun eta senitartekoek "ez dute ahazten". Villabonako udal gobernuaren jarrera salatu dute, "egitarau ofizialetik kanpo utzi baitute aurten ere".

Remi Gogoan ekimeneko kideek hartu dute hitza lehenengo, eta Remi Ayestaranen heriotzatik zortzi urte pasa badira ere, aitortza eskatzen jarraitzen dutela adierazi dute. "Remi Ayestaranen familia, lagun eta ingurukoei ez zaigu oraindik eragin zitzaigun mina aitortu. Remi bortizkeria politikoaren biktima eizan zela aitortzea nahi dugu, eskatzen dugu. Gertatu zena argitzea ezinbestekoa da, Remi ez zelako bihotzekoak jota berez hil". 

Remi Ayestaranen omenaldia egitarau ofizialetik kanpo utzi zuen Villabonako Udal Gobernuak. Horri erantzunez, Onddo Gazte Asanbladak bere egitarauan sartu zuen eta beraiek ere parte hartu dute omenaldian. Remik Onddo Gazte Asanbladako kide zela egindako lana txalotu dute, eta ondoren, aurtengo Hatortxu rock jaialdiko oroigarri bat utzi dute bere oroigarrian: "Badakigu Remik oso gogoko zuela horrelako ekimenetan parte hartzea; horregatik, hemen ekartzen dizugu aurtengo oroigarri bat, hatortxu honetan ere presente izan baitzara". 

Mikel Ayestaran Remi Ayestaranen anaiak ere hitz egin du; lehenengo eta behin, espetxean hil den Kepa Del Hoyo preso galdakoztarraren familiari besarkada bana bidali die: "Denok dakigu zein presiopean daude kartzelan. Espetxeak lehertu du Kepa, duela zortzi urte Remirena lehertu zen moduan. Ondoren, Villabonako Udal gobernuaren jarrera salatu du: "Zortzi urte pasa badira ere, ez dugu aitortzarik". 

Emanaldian, Oinkari Dantza Taldeko hainbat kidek dantza egin dute, eta Oihana Iguaran eta Iñaki Lizasok ere abesti bat eskaini dute. 

Hemen ekitaldiaren laburpena:

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!