Villabonako santioak 2017

Zazpi festa egun aurretik

Ataria 2017ko uztailaren 24a

Amasa-Villabonako Odol Emaileen elkarteak jaurti du Villabonako Santio jaietako txupinazoa. Frontenis eta eskuz binakako txapelketako finalak ere jokatu dira, eta Onddo Gazte Asanbladako kideek erek lehertu dute beren txupinazo propioa. Eguraldiak lagundu ez badu ere, festarako gogorik ez zaie falta villabonatarrei.

Lehertu dira Villabonako Santio festak. Arratsaldean jaurti du txupinazoa Amasa-Villabonako Odol Emaileen elkarteak. Lehenago, ordea, Frontenis eta Eskuz Binaka txapelketa herrikoieko finalak jokatu dituzte. Frontenisean, Mikel Otañok Xabi Agirrezabalaren aurka jokatu du; Otañok irabazi du 22-19. Eskuz binaka, berriz, Jon Zubeldia eta Unai Etxeberria lehiatu dira Beñat Karrera eta Kepa Nazabalen kontra. Karrerak eta Nazabalek irabazi dute partida 22-17.

Final horien ondoren ailegatu da txupinazoaren txanda. 18:00ak jotzerako, plazako oholtzaren gainean zeuden Villabonako Odol Emaileen elkarteko kideak. Aterkiz betetako plaza izan dute aurrean, euriak ez baitie atsedenaldirik eman. Txupinazoa lehertzearekin batera, txaranga eta dultzain doinuak hasi dira. Onddo Gazte Asanbladako kideek ere beren txupinazo propioa bota dute gaztetxearen atarian; txanpain botila irekita hasi dituzte festak.

Gauean, herri afaria egingo dute Txermingo ikastolaren azpialdean. Ondoren, danborrada egingo dute Onddo Gazte Asanbladak antolatuta eta 100 pertsona inguruk haratuko dute parte bertan. Gauean kontzertuen txanda izango da; erromeri doinuak izango dira plazan Iratzar taldearen eskutik, eta gaztetxean Estarlus eta Odolaren Mintzoa taldeek joko dute.

Ikusi hemen biharko egitaraua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!