Garagardoz bustitako asteburua

Tolosaldeko Ataria 2017ko uzt. 15a, 16:15

Irrintzi elkarteak Garagardo asteburua antolatu du elkartean bertan. Eguerdian, 50 pertsona inguru aritu dira bertan bazkaltzen; afariak ere eskainiko dituzte gauean, eta bitartean, barra zerbitzua irekita dago eztarria busti nahi duenarentzat.

 

Hogei urtez Irrintzi elkarteak Zubimusu ikastolaren egoitzan antolatu izan du Garagardo Azoka. Ikastolan lanak egiten ari dira, ordea, eta aurten elkartean bertan antolatu dute.

80 lagunentzako afari eta bazkariak ematen ari dira asteburuan eta elkartearen patioan lau garagardo mota dastatzeko aukera ere eskaintzen ari dira. Atzo gauean jendez bete zen elkartea eta gaur eguerdian 50 pertsona inguru elkartu dira bazkaltzeko. Gaur gaueko txartelak ere amaitu dira; beraz, bihar eguerdian izango da bertan bazkaltzeko azken aukera. Bertan jan nahi ez duenak, garagardo bereziak dastatzera hurbildu daiteke elkarteko patiora.

4 GARAGARDO MOTA AUKERAN

Garagardoak: bereziak 3,5 euroan (Paulaner Trigo eta Grimbergen tostatua) eta arruntak 3 euroan (Alhambra eta Foster).

Ordutegia: Barra zerbitzua ostiralean 18:30etik 23:30era eta larunbata eta igandean 12:00etatik 00:00etara.

Menua: Lau saltxitxa, gula razio bat, ukondo bat, izozki bat eta lau garagardo (bi pertsonentzat), 40 euroan.

Ordutegia: Ostiralean eta larunbatean afariak 21:00etan eta larunbata eta igandean bazkariak 14:00etan.

Txartelak salgai: Larunbata eta igandeko bazkarietarako bakarrik geratzen dira salgai, Iru Aldeta tabernan eta Irrintzi elkartean 19:00etatik 21:00etara.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!