‘Jainko basatia’ antzerkirako sarrerak aldez aurretik salgai

Ataria 2017ko urtarrilaren 24a

Komedia dramatiko honetan, seme-alaben arteko liskarrak konpontzeko asmotan elkartzen diren gurasoen arteko harremana kontatzen da.

Aitziber Garmendia, Mikel Loasada, Tessa Andonegi eta Andoni Agirregomezkorta aktoreek hartzen dute parte obran. Igandean, 19:30ean izango da Gurea antzokian eta aurrez 10 euroan eskuratu daitezke sarrerak Amasa kafetegian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!