Lizarraga bideko konponketak hasi dituzte

Ataria 2017ko urtarrilaren 17a

2016. urtean zehar proiektua burutu ostean, urte berriarekin hasi dira Lizarragako obrak. Amasa-Villabonako Udalak lehentasunezko obrak direla kontuan harturik premiazko garrantzia eman die.​

2016ko aurrekontu proiektuan, 254 mila euro bideratu ziren inbertsioetara.

Zati inportante bat, Lizarragako bidea konpontzeko erabiltzea adostu zuten iazko urte hasieran –113.103 euro–. Orduko alkate Iban Agirrek adierazi zuenez, «Amasako hainbat baserrirentzat komunikazio bide bakarra da hori eta beste lur mugimenduren bat gertatuko balitz inkomunikatuta geratuko lirateke. Beraz, lehentasunezko lana da».

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!