Lau txapelak buruan Pebeten oroimenez

Irati Saizar Artola 2017ko urtarrilaren 7a

Arratsaldean jokatu dira V. Antton Pebeten Oroimenezko pilota txapelketako finalak. Alberdi eta Eskiroz, eta Santxo eta Arratibel izan dira txapela jantzi dutenak.

Giro hotzari aurre egiteko bildu dira pilotariak eta ikusleak Bearzana pilotalekuan. Lehendabiziko partidan, gazteen mailakoan, Alberdi eta Eskiroz gailendu dira Mata eta Cordonen aurka; 22-6 amaitu da partida. Jarraian, nagusien mailako partida jokatu dute. Urretabizkaia ikaztegietarra aritu da Santxez lagun zuela eta 22-17 galdu dute Santxo eta Arratibelen aurka. 

Txapelketako pilotari onenaren saria gazteen mailan Jon Alberdik jaso du eta nagusien mailan Ibai Arratibeli egokitu zaio. 

Honekin, abenduaren 9an hasi zen oroimenezkoari amaiera eman zaio. Goi mailako partidak ikusteko aukera izan da Villabonan Behar Zana pilota elkartearen eskutik. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!