Osoko bilkura egingo dute astelehenean

Ataria 2016ko abenduaren 23a

Ohiko osoko bilkura egingo dute, astelehenean, abenduaren 26an 19:00etatik aurrera.

Besteak beste, alkate andereak udal bilkuretan parte hartzeko baimentzen dion txosten medikuaren berri emango da plenoan. Euskadiko Polio elkartearen mozioa ere aztertuko dute zinegotziek: poliomelitisak jota izan diren eta gaur egun berantiar edo post-polio sindromea jasaten ari diren lagunentzat sostenguari buruzkoa.

Aiztondoko udalek aurkeztutako mozioa ere aztertuko dute. Giza Eskubideak. Konponbidea. Bakea leloarekin deituko dute udalek abenduaren 31n.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!