Kolorez jantzitako Santa Zezilia

Ataria 2016ko azaroaren 22a

Egun koloretsua bihurtu dute Amasa-Villabonako musikariek Bearzana pilotalekuan elkartuta. 

Azaroaren 22a, askorentzat egun arrunta baina musikarientzat bada egutegian gorriz markatzeko eguna, Santa Zezilia, musikaren eguna, alegia. Amasa-Villabonan zer ospatua izan dute bai txikienek eta baita helduagoek ere. Musika instrumentuek sortutako doinuek protagonismoa partekatu zuten atzokoan ume zein helduek soinean jantzitako koloreekin. Ileordeek, txapelek eta tutuek eguneko argazkiak koloreztatu zituzten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!