Frontoia, herri kirolen plaza

Ataria 2016ko azaroaren 11

San Martin eguna ospatzen ari dira Amasan. Meza nagusiaren ondoren, elkartean bildu dira hamaiketakoa egiteko. Eguerdian, herri kirol erakustaldia izan da herriko frontoian. 

Aizkolariak eta harri jasotzaileak aritu dira herriko frontoian. Patxi Zubizarreta eta Ernesto Ezpeleta "Bihurri"-k egin dituzte aizkolari lanak; harri jasotzen, berriz, Joseba Ostolaza eta Udane Ostolaza aritu dira, 11 urteko neskatila. Plazan egitekoak ziren, baina eguraldi txarra medio, herriko frontoian egin dute herri kirol erakustaldia.

Herri kirol saioaren ondoren, bertsolariek eta trikitilariek alaitu dute giroa. 17:00etatik aurrera, puzgarriak egongo dira frontoian haur eta gaztetxoentzat. Ondoren, eguraldi kaxkarrari aurre egiteko, txokolate beroa eskainiko diete. 

20:00etan, XXV. Bakailako lehiaketa izango da Iturri-Goxo jatetxean, eta gauean dantzaldia izango da Bide Batez erromeriaren eskutik.

Honako egitaraua antolatu dute biharko: 

Azaroak 12, larunbata:

11:00. Ume krosa (6. mailara arteko umeentzat).

12:00. Amasa-Villabona eta Zizurkilgo erraldoi eta buruhandiak Jeronimo Loatzo musika eskolako dultzainero taldearekin.

14:00. Herri bazkaria.

19:00. Bertso saioa: Andoni Egaña, Agin Laburu, Igor Elortza eta Onintza Enbeita. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.

23:00. Dantzaldia Bihozkada taldearen eskutik.

OndorenDantzaldia Laket taldearen eskutik.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!