Villabonan, bertatik bertara

Ataria 2016ko azaroaren 2a

Villabonako ORIA Merkatarien Elkarteak abian jarri du udazkeneko kanpaina. Horretarako, deskontu kupoiak banatu dituzte herriko buzoietan, Tolosaldeko Atariarekin elkarlanean.

Deskontu kupoi horiek ORIAko denda parte-hartzaileetan aldatu ahalko dituzte herritarrek azaroaren 2tik 30era. Gainera, Tolosaldeko Atariaren webgunean ere eskuratu ahal izango dira kupoiak, pdf formatuan. Deskargatu eta aldatu egin ahalko dituzte herritarrek; hori bai, ezingo dira pilatu. 

Horretaz gain, hainbat "sorpresa" dituzte urte bukaerarako: "Gure dendetan erabiltzeko erosketa karroak, gabonetako kanpaina...Ez galdu aukera eta zatoz ORIAko Merkatarion abantailez gozatzera", adierazi dute Merkatari Elkarteko kideek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!