Antonio eta Xepeino Agirre, txapeldun

Asier Imaz 2016ko irailaren 28a

I. Behar Zana Udazken Bola Txapelketaren finalak larunbatean jokatu ziren Villabonako bola tokian. Antonio eta Xepeino Agirre segurarrak izan ziren txapeldunak, finalean Antonio eta Ibon Miner ereinotzuarrak gaindituta.

Guztira 20 bikotek hartu zuten parte txapelketan. Horietatik lau Behar Zanakoak. Hain zuzen ere, Joseba Goikoetxea eta Joseba Saizar billabonatarrak hirugarren sailkatu ziren, Enrike Lopetegi usurbildarrari eta Andres Illarramendi zarauztarrari irabazi ondoren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!