Uxo-Toki elkartekoek irabazi dute Isats Gisatuaren Lehiaketa

Ataria 2016ko irailaren 10a

Irrintzi elkartekoak izan dira bigarren eta Beertokikoak hirugarren. Jende dezente izan da azoka berezian.

Atzo jai eguna izaki, beste urteetan baina jende pixka bat gutxiago izan da Irrintzi elkarteak antolatu duen azoka berezian. Antolatzaileek, halere, balantze positiboa egin dute. Postu politenaren lehen saria Izoria baserriak eraman du, izen bereko arabar herritik etorria. Bigarrena saria Joxe Manuel Tejedor Larrabetxuko gozogileak eraman du, eta hirugarrena Saioa Legarra Sopelako bitxi saltzaileak.

Isats Gisatuaren Lehiaketan Amasako Uxo-Toki elkarteak eraman du lehen saria, eta ondoren Villabonako Irrintzi elkartekoak eta Beertoki azokako antolatzaileak geratu dira. Azken haurk, garagardoa erabili dute prestaketan. Lan handia egin dute parte hartzaile guztiek, bai prestaketan bai platera aurkezteko garaian ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!