Bizikletak aldatuko dituzte Olaederra kiroldegian

Ataria 2016ko uztailaren 26a

Amasa-Villabonako Udalak Kirolzer enpresaren laguntzarekin Olaederra kiroldegiko cycling bizikleta guztiak aldatuko dituela jakinarazi du. 

Gastuaren %60a bere gain hartuko du udalak eta gainerakoa berriz, Kirolzer enpresak.

"Aurreko bizikletak beraien onena aspaldi eman zutela uste genuen eta guztion artean esfortzua egin dugu herritarrentzat zerbitzua hobetzeko", adierazi dute Amasa-Villabonako udaletik. "Irailetik aurrera aitzakia bat gutxiago dugu guztiok kirola egiten hasi edo jarraitzeko", nabarmendu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!