XII. Villabona-Zizurkil Sari Nagusia

Irati Saizar Artola 2016ko uztailaren 17a

Arratsaldean izan da hamabigarrengoz kadete, junior eta elite mailako Sari Nagusia.

Arratsaldeko 16:00ak aldera irten dira kadeteak Hiru Aldeta paretik eta bi aldiz igo dira Zizurkil goiko herrigunera 30,06 kilometroko ibilbidea osatuz. 

Jarraian, 17:00ak inguruan junior eta elite mailako txirrindularien txanda izan da. Hauek, 90 kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute elitekoek eta 78,9koa juniorrek; horretarako, zortzi aldiz igo dira Zizurkil Goiko herrigunera eta azken bueltan Aduna ere igotzea tokatu zaie. Bi txandetako helmuga Zizurkilen izan da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!