2016/07/31 08:00

Villabonako Santio Jaiak

Villabonako Santio Jaiak
Amasa-Villabona

8:00. Diana, dultzaineroek alaituta.

10:30. Ur parkea, Txistulari plazan.

11:30. Errebotea: Villabona-Hazparne 87. norgehiagoka, Behar Zana Kirol Elkartearen eskutik.

12:30. Erraldoien, ipotxen eta buruhandien kalejira, eta ondoren emanaldia Malkar plazan. Donostiako Irrintzi Konpartsak eta Villabonako erraldoi, ipotx eta buruhandiek parte hartuko dute.

18:00. Sokamuturra, Loatzo Musika Eskolako Jeronimo dantza taldeak alaituta, Erreboteko plazan.

20:30. Rock&Roll emanaldi ibiltaria, Rockalean, Erreboteko plazatik abiatuta.

23:00. Santioak irudietan: herritarrek helarazitako argazkien proiekzioa, Erreboteko plazan.

23:00. Dantzaldia, Joxe Mendizabalen eskutik, Erreboteko plazan.

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!