Pasahitza (zaharra)

Bi batera

Ataria 2016ko uztailaren 13a

Irrintzi elkarteko kide izaki, Villabonako garagardo azokaz hitz egin digu Agustin Laskurainek, eta horrekin batera, 'Bi batera' izenarekin bataiatu duen postrea ere prestatu digu.

Masa berdinarekin eta labealdi berdinarekin aterako zaigu postre bat, baino bi eratara: bizkotxoa gainean, eta bestea, krema azpian.

Zortzi gorringoak, azukrea eta bainila nahastu, eta ondo nahastuta dagoenean, gehituko diogu gurina urtua eta hotza, eta nahastu. Pixkana botako diogu esne epela. Nahastuta dagoenean hirina botako diogu, eta nahastu.

Zortzi zuringoak ontzi batera bota, gatza bota eta harrotu egingo dugu. Behin harrotuta dugularik, aurrez prestatu dugun orearekin nahastuko dugu, behetik gorako mugimenduekin, harrotuta dagoen zuringoak airea gal ez dezan.

Molde bat hartuko dugu. Gurinarekin igurtzi, eta hirina bota. Soberan geratu zaigun hirina kenduko dugu, eta prestatu dugun orea botako dugu. Labean sartuko dugu, 180 gradutan 10 minutuan. Hamar minutu igarotzean 160 gradura jaitsi, eta 45 minutuz eduki. Aterako dugu, eta ikusiko dugu gainean txapel moduko bat duela, nahiko koloretsua. Bizkotxoa da txapel hori, zentimetro bateko lodiera edo duena, eta azpian krema izango du. Hozten utziko dugu, eta nahi izanez gero azukre hautsa botako diogu gainean.

 

OSAGAIAK

10 PERTSONARENTZAT

· Gurina 250 gr

· Azukrea 300 gr

· Bainila pixka bat

· Esne epela litro bat

· Irina 25 gr

· 8 arrautz gorringo

· 8 arrautz zuringo

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!