Santio festetan 'Su ta gar' taldea ariko da jendeak hala erabakita

Ataria 2016ko uztailaren 5a

97 botorekin Su ta Gar taldea izan da bozketaren irabazlea. 96 boto jaso ditu Vendettak eta 83 Gozategi taldeak.

Villabonako Santio festen barruan, uztailaren 27an egingo den kontzertuan zein talde ariko den erabakitzeko parte hartze prozesua jarri du martxan Amasa-Villabonako Udalak. 255 herritarrek parte hartu dute eta udalaren iritziz «arrakastatsua» izan da ekimen hau. Era berean, eskerrak eman dizkie prozesuan parte hartu dutenei.

Hauexek izan dira emaitzak:

Su ta gar                         97
Vendetta                         96
Gozategi                         83
Los Chikos del maiz         37
La Raiz                           31
Lain                               19
Ingo al deu                     16
Ze suma                         14
Gabezia                            7
Korkones                          3
 

 
 
 
 
 
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!