Baratzeko ekologikoak esleitzeko zozketa egingo da asteartean

Ataria 2016ko ekainaren 16a

Villabonako Baratze ekologikoak esleitzeko eta kudeatzeko Araudiaren 12. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aisialdirako baratze ekologikoak okupatzeko eta beroiek erabiltzeko lizentziak emateko deialdian onartutako eta baztertutako eskatzaileen behin behineko zerrendak behin-betikotzat jo dira –behin-behineko zerrendak bost egun naturaleko epean jendaurrean egon dira eta zerrenda horien aurka ez da erreklamaziorik aurkeztu–.

Partzelak esleitzeko zozketa

Asteartean, ekainaren 21an, 13:00etan ezarri da partzelak esleitzeko zozketaren eguna eta ordua. Zozketa Amasa-Villabonako udaletxeko batzar aretoan egingo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!