Santio festetako kartel proposamenak aurkezteko azken egunak

Ataria 2016ko ekainaren 15a

Ostiralean bukatzen da Santio jaietako programaren azalaren lehiaketarako proposamenak aurkezteko epea.

Lehiaketan parte hartu ahal izateko, herrikoa izan behar da eta 16 urtetik gorakoa. 300 euroko saria izango du lan irabazleak eta erabat originala izan beharko du.

Azalaren formatoa 21x21 zm izango da eta edozein teknika erabili daiteke. Hori bai, Santio Jaiak - Villabona 2016 leloak agertu beharko du testuan.

Lanak ostirala bitartean Villabonako udaleko kultura sailaren bulegoan aurkeztu daitezke 09.00etatik 14:00etara. Lanarekin batera, sobre itxi bat aurkeztu behar da eta bertan parte hartzailearen izen-abizenak eta telefonoa jarri behar dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!