Independentzia marrazteko asmoz bildu dira gazteak

Maier Ugartemendia 2016ko ekainaren 11

Irudian, bazkal ondoren izan duten bertso saioko une bat.

Tolosaldeko Ernaik antolatutako Independentzia Eguna ospatzen ari dira egun osoan Villabonan eskualdeko gazteak; aurretik dituzte, jolasak, batukada, ekitaldia, zagiardoa eta kontzertuak

Ikasturtean zehar progresiboki lantzen joan den ekimen bati amaiera eman indartsua eman nahi izan diote gaurko egunarekin. Izan ere, ikasturte honetan "elkar ezagutzea eta elkarlana sustatzea" izan dute helburu gazteek, eta horren emaitza izanda da gaurko festa eguna ere. eta indartsu bukatzeko tresna izan nahi du, bihar, Villabonan ospatuko den Independentzia Egunak.

Gaurko eguraldi nahastuak, goizeko ekitaldiak Berdura plazan, aterpean, egitera behartu dituzte. Baina, eguraldiak ez ditu izutu eta goizetik ekin diete gaurko prestatuta zituzten hitzorduei. Lehenik eta behin, esaterako, Eneko Galarraga eta Lander Etxeberria preso ohiekin mahai ingurua izan dute goizean. Ondoren, feminismoari buruzko tailer kolektiboa gauzatu dute.

Bazkaltzeko, berriz, ehun gazte baino gehiago bildu dira, eta bazkalostea girotzeko Asier Azpiroz eta Eli Pagolaren bertsoak izan dituzte.

Behin indarrak hartuta, arratsaldeari ere indartsu ekiteko prest daude gazteak. Eguna eta gaua luzea dira oraindik eta aurretik hainbat kontu dituzte:


17:00. Jolasak.
18:30. Batukada.
20:00. Ekitaldia.
21:00. Zagiardoa. Zuk afaria, guk musika eta sagardoa.
Ondoren. Kontzertuak: Katez, Ardi baltzak eta DJa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!