Kortajarenaren errekorrak

Asier Imaz 2016ko ekainaren 10a

Asteburu honetan Madrilen egongo dira Danok Danenako pultsulariak, Espainiakoan

Ekaitz Kortajarenak Gipuzkoako bi errekor lortu zituen, iragan larunbatean. 62 kilo pisatzen ditu zizurkildarrak, eta arrankadan 106 kilo altxa zituen eta total olinpikoan 236 kilo. Maila absolutuko Gipuzkoako Txapelketa Martutenen jokatu zen, eta Ekaitz Kortajarenarekin Danok Danenako beste hainbat pultsulari egon ziren. Emaitza hauek lortuz:

Nesketan, Villabonako taldeko guztiak lehen postuan amaitu zuten euren pisuan: Naiara Madrid (48 kilo); Laura Plaza (58 kilo); Susana Davila (63 kilo); Veronica Sanchez (69 kilo) eta Goretti Amonarriz (+75 kilo). Sailkapen orokorra Susana Davilarentzat izan zen, Naiara Madrid eta Goretti Amonarrizen aurretik.

Mutiletan hiru izan ziren lehen postuan gelditu zirenak: Ekaitz Kortajarena (62 kilo); Jon Sasiain (77 kilo) eta Jon Ander Iriarte (94 kilo). Xabier Amonarriz eta Francisco Gonzalezek bigarren egin zuten, Jose Manuel Gomezek hirugarren eta David Medinak laugarren.

Bestalde, ekainaren 11n, larunbatean, Espainiako Absolutu Mailako Txapelketa jokatuko da. Bertan, Danok Danenako pultsulari hauek egongo dira: Aynabel Davila, Naiara Madrid, Susana Davila, Ekaitz Kortajarena, Igor Sasiain eta Mikel Alvarez.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!