Ardo mota ezberdinak dastatzeko aukera izan da Amasa-Villabonan

Mikel Iraola 2016ko maiatzaren 21a

III. Ardo Azoka egin dute Amasa-Villabonan. 12 ardo dastatzeko aukera izan da Errebote plazan, baita jateko ere. 

Duela hiru urte, ardoa gustuko zuen lagun talde batetik sortu zen ardo azoka egitearen ideia, eta ordutik urtero mantendu duten zita izan da. Hiru helburu ditu azokak: alde batetik, dirua biltzea; ardoaren kultura bultzatzea; eta azkenik, herriari eta herriko saltokiei bizia ematea.

Benta Aldea eta Aranburu Ardoak banatzaileen bidez 12 ardo mota ekarri dituzte Errebote plazara. Aurten, gainera, herriko bertako txakoliña dastatzeko aukera izan dute lehen aldiz: Hika txakoliña. 

Iluntzeko 21:00ak arte izango dira bertan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!