'Afrikako begiradak' erakusketa zabaldu dute

Ataria 2016ko maiatzaren 14a

Etiopia Utopia fundazioak antolatu du eta Villabonako Gurea Antzokian izango da ikusgai, maiatzaren 21a arte. Gaurko inaugurazio ekitaldian Nuria Faig argazkilaria egon da.

Tigrey lurralderako diru bilketa lortzeari begira estatuan zehar zabaltzen ari den argazki bilduma hau lehen aldia da Euskal Herrian erakusten dutena.
 
Bide batez, maiatzaren 19an, ostegunean, Proiektua kainaberak hitzaldia eskainiko du Iosu Jauregik 19:00etan, udaletxeko balio anitzeko gelan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!