Etxegabetzeak saihesteko jarduera-protokoloaren inguruko bilera

Ataria 2016ko maiatzaren 4a

Amasa-Villabonako Udalak, herriko eragile eta norbanakoekin Etxegabetzeak saihesteko jarduera-protokoloa osatu asmoz bilera bat egingo du, datorren asteartean, maiatzaren 10ean, arratsaldeko 19:00tan udaletxeko erabilera anitzeko gelan. Bilera irekia da, edonork parte hartu dezake.

Aldez aurretik norbaitek protokoloa eskuratu nahi badu, jar dadila udalarekin harremanetan (alkatetza@villabona.eus) eta posta elektroniko bidez bidaliko zaio dokumentua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!