'Sukalean' ekimena eta villabona.dok zikloa, maiatzeko kultur programazioan

Ataria 2016ko maiatzaren 2a

Maiatzaren 14ean sukaldetik kalera aterako dira billabonatarrak. Egun osoa iraungo duen ekimena antolatu dute.

Apirila arte iraun izan du orain arte zine programazioak Villabonako Gurea aretoan. Aurten, astebetez luzatu eta asteburu honetan –maiatzak 7,  8 eta 9– bi filma ikusteko aukera izango da.

Horrekin batera, laugarren urtez, villabona.dok dokumental zikloa jarriko dute martxan maiatzaren 17tik ekainaren 2ra. Astearte eta ostegunetan izango dira emanaldiak, Gurea aretoan, 20:30ean hasita.

Maiatzeko ekimen nagusia, Sukalean izenekoa izango da. Maiatzaren 14an, 10:30ean hasita eta egun osoz sukaldaritzarekin zerikusia duten hainbat ekitaldi antolatu dira: ardo dastaketa, txuleta eta pintxo dastaketa, txanpinoi lehiaketa, burruntzi tailer irekia, arkume eta sagardo dastatzea eta abar luzea bat. Bezperan, maiatzaren 13an, ¡Oh Vino! bakarrizketa berezia izango da Aljibean, La Liquida konpainiako David Garcia-Intriagoren eskutik.

Joxean Cubero, Amasa-Villabonako kultura teknikariak eman digu programazioaren berri:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!