Pasahitza (zaharra)

Gasteiz tarta

Ataria 2016ko apirilaren 28a

Agustin Laskurainek prestatu digu gaurko errezeta: Gasteiz tarta.

Guk egindako orea edo aurrez prestaturikoa erabiliko dugu. Horretaz gain, 600 gramo krema, 200 gramo arrautz irabiatu eta esnegaina 200 gramo beharko dugu.

Krema egiteko litro erdi esne, 4 arrautza, 150 gramo azukre, 45 gramo hirina, 2 limoi azal eta ron edo banilla ttantta.  Esne pixka bat irakiten jari limoi azal eta ron edo banillarekin. Gainerako osagaiak ontzi batean nahastu eta behin esneak irakin duenean, guztia nahastu. Berriro sutan jarri, eta loditzen denean prest izango dugu krema.

Orea moldean jarriko dugu. Krema, arrautza eta esnegaina nahastuko ditugu, eta hori ere moldean jarri, eta labean sartu, 200 gradutan, 25 minutuz. Denbora hori igarota, gainean azukre hautsa botatzea besterik ez zaigu geratuko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!