Loatzoko igoera-jaitsiera, apirilaren 24an

Ataria 2016ko apirilaren 16a

Irteera 10:30ean egingo da Uxo-Toki elkartetik. Izen-ematea, berriz, egunean bertan izango da goizeko 09:00etatik aurrera elkartean bertan, doan.

Urteroko legez, aurten ere, Amasako gazteek eta Uxo-Toki elkarteak Loatzoko igoera-jaitsiera antolatu dute. XXIV. edizioa izango da aurtengoa.

Amasako plaza 90 metrotan dago eta Loatzoko gaina 631 metrotan. Loatzora igo eta berriro irteera tokira itzuli beharko du korrikalari bakoitzak, guztira, 9,73 kilometroko ibilbidea eginez. Jaitsiera arriskurik gabekoa da.

Lehen hiru sailkatuentzat sariak egongo dira: 120, 80 eta 50 euro hurrenez hurren. Parte hartzaileen artean zozketa mundiala ere egingo da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!