Aynabel Davilaren errekorra, Euskal Herrikoan

Asier Imaz 2016ko apirilaren 15a

II. Euskal Herriko Halterofilia Ligako jardunaldia jokatu zen iragan asteburuan, Iruñean, kadeteetan eta etorkizunekoen mailan. Azken horretan Gipuzkoako taldea bigarren sailkatu zen, Danok Danena taldeko Xabier Amonarriz, Jon Kepa Kortajarena, Aynabel Davila eta Nahia Garciarekin

Banakakoa Xabier Amonarrizek lehenengo postuan amaitu zuen. Kadeteetan, Gipuzkoako Taldea hirugarrena izan zen, Villabonako taldeko Susana Davila, Jon Ander Urionaguena, eta Amfi Rodriguezekin. Banakakoan Susana Davila izan zen onena.

Bestalde, Aynabel Davilak Euskal Herriko 15 urte azpikoen errekorra lortu zuen, 48 kiloko kategorian. 46 kilo jaso zituen arrankadan, 60 kilo bi denboratan eta 106 kilo olinpiar baturan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!