Maiatzak 20 elkarteak antolatutako saioa izango da eta udan saharar errefuxiatu kanpamentuetatik etorritako 15 neska-mutilek Amasan harrera har dezaten baliatuko da bertan bildutako dirua. 10 euro balioko du sarrerak. Itsaso Etxebeste Tenporako kidearen esanetan, «harrera etxean egongo direnenentzako baliabideak jaso, eta prezio berean kontzertu hunkigarri bat ikusteko aukera izango dute».