Liztor asiatikoa Amasa-Villabonan

Ataria 2016ko apirilaren 12a

Amasa-Villabonako Udaltzaingoak oharra igorri du komunikabideetara, Liztor Asiatikoen agerpena dela-eta. 

Udaberriarekin batera, neguan gordeta egon diren Liztor Asiatikoak martxan jarri dira, lehen aleak ikusi dira eta ernaldutako erreginak janari bila dabiltza. Aurki izango dira nabarmen lehen habiak (primarioak), hauek tenis pilota baten tamaina dute eta estalpe, teilatu azpietan egiten dituzte orokorrean.

Habi primarioa sendotzen denean, bigarren urratsa izaten da zuhaitz gainean ikus ahal ditugun habiak egitea, beraz oso garrantzitsua da, lehen fase honetan habiak aurkitzea, eskurago egoten direnez eta txikiagoak izanik errazago kentzen direlako, horrela katea puskatu eta ez dira zuhaitzetara iritsiko.

Horrelako habi bat ikusi ezkero, Udaltzaingoari egi egin 943 69 39 80 telefonora, protokoloa martxan ezartzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!