Gurasoen arteko topaketak antolatu dituzte Villabonan

Ataria 2016ko apirilaren 5a

Maiatzeko astelehenetan egingo dituzte ikastaroak eta izen emateak apirilaren 11tik 19ra egin beharko dira Villabonako gizarte zerbitzuetan.

Baikara guraso elkarteak gurasoen arteko topaketak antolatu ditu, Fleming ikastetxeko, Zubimusu ikastolako eta Erniobea institutuko guraso elkarteen kolaborazioarekin. Bi ikastaro antolatu dituzte:

Lehen ikastaroan nortasunaren garapena izango dute aztergai eta maiatzaren 2an, 9an eta 16an eskainiko da. Euskarazko taldeak 14:30tik 16:00etara jasoko du saioa eta erdarazko taldeak 18:00etatik 19:30ra Villabonako Udaletxeko Balio Anitzeko Aretoan.

Bigarren ikastaroan, kultur artean nola bizi aztertuko dute. Bi saio izango dira, maiatzak 23 eta 30ean. Bi talde egingo dira eta ordutegi bera izango dute: euskarazkoak 14:30tiuk 16:00etara eta erdarazko taldeak 18:00etatik 19:30ra.

Amasa-Villabonako udaleko gizarte zerbitzuetan eman beharko da izena horretarako prestatu den orria beteta, apirilaren 19a baino lehen. Izen emate ordena kontutan hartuko da eta herritarrek lehentasuna izango dute.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!