Kulturaz blai dator apirila, Amasa-Villabonan

Ataria 2016ko martxoaren 26a

Apirilaren 2an Villabonako Behar Zana frontoian egingo den Beertoki garagardo azokaz gain, haur nahiz helduentzako antzerkiak izango dira apirilean eta hilaren 15ean Tenporak kontzertua eskainiko du Gurea antzokian.

Eskualdeko musika taldearen kontzertua Amasa-Villabonako Gizarte Zerbitzuen sailak antolatu du eta irabazi guztiak udan Amasako apaiz etxean harreran Saharako 15 neska-mutil hartzeko bideratuko dira. Sarerrak 10 euro balioko ditu.

Helduentzako, apirilaren 22an Amodioaren ziega izeneko antzerki lana eskainiko du Lauka Teatro taldeak. Haurrentzako berriz, apirilaren 10ean Azken portua lana eskainiko du Dejabu panpin laborategiak.

Santtio zine klubaren barruan, hilabete honetan Rocio Durcalen Canción de juventud pelikula eskainiko dute eta apirilean zehar hainbat film ikusgai izango dira Gurea zinema aretoan. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!