GKE batek udalari egindako ustezko iruzurraz informazioa eman du alkatetzak

Ataria 2016ko martxoaren 21a

Azken egun hauetan hainbat komunikabideetan Amasa-Villabonako Udala iruzur baten biktima izan dela zabaldu da. Iban Agirre alkateak argi utzi nahi du "kontu publikoen kudeaketa garden eta eraginkor bat" egiten dela udalean.

Amasa-Villabonako Udalak jakitera eman duenez, orain arte lortu den informazioaren arabera, 987,60 eurokoa da iruzurraren zenbatekoa. Kopuru hau Asociación Manos de Acción Solidaria Bilbao GKEra zihoan zuzendua.

Alkatetzak kaleratu duen oharrak esaten duenez, "kasua auzitegietan aurkitzen da orain, eta epaiaren erantzuna da Asociación Manos de Acción Solidaria Bilbaok dirua itzuli beharko diela erakundeei". Amasa-Villabonako Udalak, beraz, berari dagokion diru laguntzaren kopurua bueltan eskatu ahal izango du.

Alkatearen ustez, “udaletxearen kudeaketa argia eta eraginkorra izan behar du, eta oraindik gehiago krisi garaian”. Bide honetatik, Iban Agirrek GKEko zuzendaritzaren kontra akzio judizialak hartzea aztertuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!