'Oporrak bakean' programan parte hartzeko deia egin du Amasa-Villabonako udal gobernuak

Ataria 2016ko martxoaren 16a

Amasa-Villabonako udal gobernuak Oporrak bakean programarekin bat egin eta bertan parte hartzera animatu ditu herriko familiak. Oharra kaleratu du horren berri emateko:

Aspaldian sortu zen programa honen beharra. Bere helburu orokorra bi hilabetez bada ere, 10 eta 12 urte bitarteko haurrak saharar errefuxiatu kanpalekuetatik ateratzea da eta bide batez desertuan udako bi hilabete horietan pairatzen den tenperatura altuetatik babestea.

Gainera, mediku azterketak gauzatzen zaizkie eta oinarrizko arazoak konpontzeko bidean jarri. Bestalde, elikadura gabezien ondorioz sortutako kalteei aurre egiten zaie. Azkenik, Mendebaldeko Saharak pairatzen duen egoera ezagutzera ematen dute, bi herrien arteko kultur trukaketa gertatzen delarik, familien arteko erlazio estua lortuz eta kooperazioa bultzatuz.

Elkarbizitza hau bi aldeentzat da aberasgarri, haurrek saharar errefuxiatu kanpamentuetatik oso ezberdinak diren gauzak ikasten dituztelako, eta guretzat herri xume honek dituen balioak, kultura eta egoera ezagutzeko aukera ematen digulako.
 
Programa honetan nahi duen orok parte hartu dezake, soilik denbora librea eta gogoa dira beharrezkoak.
Ekimena aurrera eramateko beharrezkoa den gauza bakarra: zure elkartasuna.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!