Besteak beste, sendabelarrak, kartoizko kaxen birziklapena, ikebana, koadro bat begiratzen ikasi, serigrafia eta kaligrafia ikastaroak eskainiko dira Amasa-Villabonan. Kultura sailaren bulegoan eman behar da izena, martxoaren 18a baino lehen, goizez 09:00etatik 12:00etara. Informazio gehiago, 943 69 16 55 telefono zenbakian eta kultura@villabona.eus helbidean eskuratu ahal izango da.
Martxoa bukaera bitartean kontzertuak, bertso saioak, pailazo emanaldiak eta zine saioak izango dira. Aurreko astelehenean, Hamaiketakoa saioan eman zigun egitarauaren berri, Joxan Cubero, kultura teknikariak:
Bide batez, Pasahitza saioan, bihar, Vaiven antzerki taldeak Villabonan eskainiko duen Happy End antzerki lanaz hitz egin du Ainara Ortegak.