Lehen postuetan amaitu du Danok Danenak kadete mailako Euskadiko Liga

Ataria 2016ko martxoaren 8a

Argazkian Nahaia Garcia, Goretti Amonarriz eta Xabier Amonarriz.

Otsailaren 27an I. Euskadiko Liga jokatu zen Zarautzen, kadete mailan. Bertan, Danok Danena Halterofilia taldeko kideek parte hartu zuten, emaitza onak lortuz.

Taldekako sailkapen orokorrean, Gipuzkoako lehen postuan sailkatu zen Danok Danena. Xabier Amonarrizek eta Nahia Garciak osatu zuten taldea. Banakako sailkapen orokorrean, berriz, lehen postuan amaitu zuen Xabier Amonarrizek. Zorionak denei!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!