Erniarraitz sariketako bigarren kanporaketa eraman du Oihana Iguaranek

Ataria 2016ko otsailaren 22a

Martxoaren 4ean Azpeitiko gaztetxean ospatuko den finalera zuzenean sailkatu da. Hirugarren eta azken kanporaketa Errezilgo Borondegin egingo da datorren igandean

Azkoitiko kultur etxean ospatu zen atzo arratsaldean VIII. Erniarraitz sariketako bigarren kanporaketa. Oihana Iguaran amasarraren atzetik, Amaia Iturriotz (238,5),  Aitor Salegi (236), Oier Etxeberria (232,5), Maider Arregi (231) eta Aitor Servier (226) sailkatu ziren.

Lehen kanporaketan eskualdekoak fin

Apirilaren 14ean jokatu zen lehen kanporaketa Azpeitiko San Agustin aretoan eta orduko hartan Jon Gurrutxagak batu zituen puntu gehien (240). Puntu gutxira sailkatu ziren Tolosaldeko bi bertsolari: Unai Mendizabal zizurkildarra (237) eta Haritz Mujika asteasuarra (224,5).

Jon Gurrutxaga eta Oihana Iguaranekin batera, igandean Azkoitiko kultur etxeko kanporaketan irabazle suertatzen den bertsolaria pasako da finalera zuzenean. Gainerako hiruak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.  

Igandean, otsailak 28, jokatuko da Errezilgo Borondegin azken kanporaketa eta ondorengo bertsolariek abestuko dute: Gemma Urteaga, Eli Pagola, Eñaut Martikorena, Xabi Igoa, Aitor Irastorza eta Jon Ander Iriondo. 17:30ean hasiko da saioa eta 17:00etan irekiko dute sarrera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!