Unai Lizartzak irabazi du Martxoak 8ko kartel lehiaketa

Ataria 2016ko otsailaren 18a

Unai Lizartza Amundarainek irabazi du Amasa-Villabonako udalak antolatutako kartel lehiaketa

Amasa-Villabonako Gizarte Zerbitzuetako sailak kartel lehiaketa jarri zuen martxan duela aste batzuk, eta lanak aurkezteko epea urtarrilaren 29an amaitu zen. Dagoeneko lehiaketako irabazlea zein den ere eman dute jakitera: Unai Lizartza Amundarain, 19 urteko billabonatarra.

Beraz, Unaiek lehiaketara aurkeztutako lana izango da aurtengo Martxoak 8ko irudia, eta udalak lan hau erabiliko du egitaraua egiteko. Horrez gain, kartelaren egileak 200 euroko saria jaso du.

Udalak lehiaketan parte hartu duten guztiei bere esker ona adierazi die.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!