Eguneko errezeta

Katu mihiak

Ataria 2016ko otsailaren 10a

Agustin Laskurain billabonatarrak katu mihiak prestatzen irakatsi digu.

Gurina, azukrea eta arrautza, osagai hauek guztiak ontzi batean bota eta ondo irabiatuko ditugu, barila baten laguntzarekin. Honakoak prest ditugunean esnea gehituko diogu. Hau da, koilarakada bat esne gehituko diogu aurretik prest dugun nahasketari.

Irina izango da gehituko dugun hurrengo osagaia. Irina bota aurretik, bahetu egingo dugu. Prest dugun masari gehituko diogu eta berriro ere barilaren laguntzarekin masa osatuko dugu.

Lorturiko masa hau manga pastelera batean sartuko dugu eta labeko bandeja batean, hari moduko batzuk osatuko ditugu, gure masarekin, 5-6 zentimetroko luzeeradunak.

Labea prest 

Labea 175-180 gradutan bero izango dugu. Bandeja sartu eta 6-8 minutuz izango dugu barruan. Berehala eta modu errazean prest izango dugu gure gaurko errezeta, katu-mihiak. Kafesne bero-bero bati laguntzeko ezin aproposagoak!

 

OSAGARRIAK

KATU-MIHIAK

180 gr. irina.

125 gr. azukrea. (Hauts azukrea bada, hobe).

125 gr. gurina. (Biguna egon behar du, pomada testuran. Horretarako ordubete lehenago hozkailutik aterako dugu).

Arrautza (1).

Esnea (Koilarakada 1).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!