Inauteriak, Santa Ageda eta antzerkia, Villabonako otsaileko kultur agendan

Ataria 2016ko ots. 1a, 17:41

Inauterietako jaialdiak, Santa Ageda bezperako kantaldiak, eta bi antzerki emanaldiz gain, zortzi filmen emankizunak izango dira Gurea Antzokian.

Otsailak 4, Ostegun Gizena

Fleming eta Zubimusu ikastetxeen jaialdia izango da. 15:00etan kalejira egingo dute Erreboteko Plazatik. Horrez gain, 17:30ean doako film emanaldia izango da Gurea Zineman: Rio filma proiektatuko da, euskaraz.

Otsailak 4, Santa Ageda bezpera

Santa Ageda bezperako ohiturei jarraituz, Eresargi Abesbatzak kantaldia eskainiko du herriko hainbat txokotan, Oihana Iguaran bertsolariak lagunduta. 18:30ean Kultur Etxetik abiatuko dira, baina aurrez, 18:00etan, entsegu bat egingo dute Kultur Etxean bertan. Baserritar jantziarekin joatea beharrezkoa da.

Otsailak 19, Antzerkia

Izaskun Arandia zuzendari tolosarraren Eskutitzak antzezlana izango da Gurea Antzokian 22:30ean. Sarrera: 8 euro. Hauxe da ikuskizunaren sinopsia:

Azkoitia, 1936ko uztaila. Denbora gutxira azkoitiarren bizitza guztiz aldatuko duen Gerra Zibila lehertuko da. Testuinguru honetan kokatzen da Joxe eta Emilia hazteen arteko amodiozko istorioa. Emilia herriko alpargata fabrikaren jabearen alaba da, familia frankista aberatsekoa. Joxe, berriz, Azpeitiako postari errepublikar sutsuaren semea da, eta alpargata fabrikan lan egiten du. Lehenengo topo egitetik itxuragabe maitemintzen dira, baina bi familiez gain, maitasun hau oztopatuko duten hainbat eragozpeni aurre egin beharko diote.

Otsailak 21, Haurrentzako antzerkia

Gorakada Teatroaren eskutik, Aladdin antzezlana izango da Gurea Antzokian 17:00etan. Sarrera sei euro. Hauxe da sinopsia:

Aladdinek pertsonaia misteriotsu bat ezagutu eta aberats bihurtzeko aukera izango du, pertsonaiari kobazulo sorgindu batean dagoen olio lanpara zaharra lortzen laguntzen badio.

Otsaila osoan zehar, zinema

  • Paperezko hegazkinak (haurrentzat emanaldia euskaraz): Otsailak 13, larunbata eta otsailak 14, igandea 17:00etan.
  • Los Odiosos 8: Otsailak 13, larunbata, 22:00etan; Otsailak 14, igandea, 19:30ean; Otsailak 15, astelehena, 21:00etan.
  • Mia Madre: Otsailak 20, larunbata, 22:00etan; Otsailak 21 igandea, 19:30ean; Otsailak 22, astelehena, 21:00etan.
  • Sor Citroën: Santtio Zine Kluba, otsailaren 24an, asteazkena, 17:00etan.
  • The Snow Queen (haurrentzat emanaldia euskaraz): Otsailak 27, larunbata eta otsailak 28, igandea, 17:00etan.
  • El Renacido: Otsailak 27, larunbata, 22:00etan; Otsailak 28, igandea, 19:30ean, eta otsailak 29, astelehena, 21:00etan.

Haurren emanaldietako sarreren prezioa 4 eurokoa da, eta 3D emanaldiak, berriz, 6,5 eurokoa. Helduen emanaldien sarrerek 5,5 euroko salneurria dute. Astelehenetakoek, berriz, lau euro. 10 pelikulako bonuaren kostua, berriz, 30 eurokoa da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!