Pasahitza (zaharra)

Txokolatezko trufak

Ataria 2015eko abenduaren 23a

Agustin Laskurain billabonatarrak txokolatezko trufak prestatzeko errezeta erraza azaldu digu

OSAGAIAK 


· Txokolatea (kobertura bada, hobe. Aukeran zuria edo beltza) (250 g.)

· Ura (4 koilarakada)

· Gurina. (50 gr.)

· Esnegaina (80 gr.)

· Hauts azukrea (50 gr.)

· Brandi edo koñaka (3 koilarakada)

· Txokolate hautsa

Maria bainuan ontzi batean txokolatea urtzen jarriko dugu, lau ur koilarakada horietan. Urtzen denean gurina eta esnegaina gehituko dizkiogu. Horretarako gurina garaiz aterako dugu hozkailutik, biguna egon dadin. Maria bainuan segituan desegingo da, di-da batean aterako dugu, hortaz. Jarraian, azukrea eta koñaka gehituko dizkiogu, ondo nahastuko ditugu; azukrea hauts eran erabiltzen badugu hobe, izan ere, askoz errazago nahasten da. Ondoren nahasketa hozkailuan sartuko dugu. Hozten denean, masa gogor bat lortuko dugu. Goilara batekin masa apurrak atera eta eskuekin lan eginez, bolatxoak osatuko ditugu. Behin bolak osatuta txokolate hautsetik pasako ditugu eta dagoeneko gure txokolatezko trufak jateko prest izango dira.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!