Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015

Beñat Iguaran eta beste bost handi, lehen finalaurrekoan

Ataria 2015eko azaroaren 18a

igandean, 17:30ean Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian ospatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa. Beñat Iguaran izango da gure eskualdeko ordezkaria. Ondoan izango ditu, finalerdietan lehen aldia duten beste bi bertsolari: Unai Gaztelumendi eta Ander Lizarralde. Eta beste hiru finala zer den probatua dutenak: Jon Martin, Alaia Martin eta Agin Laburu

Hamaseina bertso puntuagarri kantatu beharko dituzte bertsolariek: ofiziotan aritu beharko dute hasteko hamarreko handian; gero bakarka lehen puntua emanda hiruna bertso kantatu beharko dituzte zortziko txikian. Segidan, ofiziotan aritu beharko dute, sei puntuko motzean eta zortziko txikian. Eta bukatzeko, kartzelan, bakarka jardun beharko dute gaia emanda.

Saio honetako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean. Gaztetxoen sarrera 6 euroan da, Bertsozale Elkarteko bazkideena 10ean eta gainerakoena 13 euroan. Saioko egunean sarrerak aretoko leihatilan jarriko dira salgai,16:00etatik aurrera.

Zarauzko saioaren ondoren, hurrengo bi igandeetan joikatuko dira beste bi finalaurrekoak, azaroaren 29an Tolosan eta abenduaren 6an Eibarren. Fase horretatik aterako da abenduaren 19ko finalean kantatuko duen zortzikoa.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!