Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015

GBT15: zazpigarren irratsaioa

Ataria 2015eko azaroaren 18a

Finalaurrekoen atarian bi protagonista bildu ditugu gaurko irratsaioan. Ane Labaka lasartearra eta Txomin Garmendia berrobitarra.

Ane Labaka finalaurrekoen atarian geratu da eta txapelketan egin duen ibilaldiaz gain, eskualdeko Harituz taldeko bertsolariez hitz egin digu. Haiekin batera aritu da txapelketa prestatzen.

Txapeldun geratu zen berriz, Txomin Garmendia (Berrobi, 1934) 1967ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan. Luze eta zabal hitz egin dugu garai bateko txapelketez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!