Amasako Mendi Duatloia igandean jokatuko da

Asier Imaz 2015eko azaroaren 17a

Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko proba jokatuko da igandean: Amasako Mendi Duatloia. Egutegiko azken laugarren proba izango da.

Izen emateko aukera oraindik zabalik dago, eta larunbata bitarte mendiduatloia.com webgunean zerrenda jarrita egongo da, 22:00ak arte. Parte hartzaileek datuak ematerakoan 15 euro jarri beharko dituzte. Egunean bertan, izena eman nahi duenak 20 eurotan izango du aukera. Gehienez ere 200 parte hartzailek hartuko dute irteera.


Amasako gazteek antolatutako mendi duatloiari irteera 11:00etan emango diote. Amasatik korrika irtengo dira, lehen sektorea mendi lasterketa baita. 3,86 kilometro egin beharko dituzte hasieran, 154 metroko goranzko maldan.


Ondoren, bigarren sektorerako mendi bizikleta hartuko dute. Zirkuituari hiru itzuli eman beharko dizkiote, 17,79 kilometro egin arte. Penditza, bataz beste, 732 metro positiboa izango da.


Azkenik, bizikletak utzi eta berriro lasterka abiatuko dira mendi duatloiko parte hartzaileak. Oraingo honetan, 1,62 kilometro egin beharko dituzte korrika. Bataz besteko goranzko malda 64 metrokoa izango da. Proba horren amaieran jakingo da irabazleak nortzuk diren.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!